Uribeko Ekoplanak ekintzaren baitan, familientzako bisita gidatuak izango dira irailean eta urrian. Irailaren 29an, Loiuko ondare historikoa, kulturala eta naturala bisitatuko da, eta urriaren 6an, Lezamako Dorretxea eta Donejakue Bidean dauden baserriak eta ermitak. Txorierrikoez gainera, bisita gidatuak egingo dira, besteak beste, Maruri Jatabera, Arrietara, Laukizera eta Gamiz-Fikara. Bisita bakoitzak euro bat balio du. Informazio gehiago eta izena ematea, hemen