Aholkuak hurrengo hauek dira: ahal dela, ez bidaiatu errepidez; saihestu basoak eta landaretza handiko eremuak; ez joan mendira; urrundu erlaitzetatik, hormetatik, zuhaitzetatik eta publizitate-hesietatik, eta kontuz ibili eraikitzen dabiltzan eta egoera txarrean dauden eraikinen ondoan; ondo itxi eta segurtatu ateak, leihoak eta toldoak; eta kendu loreontziak eta kalera erori daitezkeen objektuak.