Gazako genozidioa bukatzeko exijitzeko elkarretaratzeak izango dira arratsaldean

Aikor aldizkaria 2024ko urr. 21a, 12:06

Gernika-Palestina herri-ekimenak mobilizaziora deitu dio gaurko, urriak 21, euskal gizarteari. Alde batetik, Israeli exijituko diote Gazako genozidioa bukatzeko, eta bestetik, eskatuko dute Israeli armarik eta baliabide militarrik ez erosteko eta ez saltzeko. Deialdiarekin bat egin, eta 180 mobilizazio baino gehiago antolatu dira herrietan. Goizean, sindikatuak eta hezkuntza-komunitatea mobilizatuko dira, eta arratsaldean, 19:00etan, elkarretaratzeak izango dira udaletxeen aurrean. Txorierrin, elkarretaratzeak izango dira Derion, Zamudion, Lezaman eta Larrabetzun. Sondikan, bestalde, Ikurrina Enparantzan bilduko dira.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).