Gizon bat atxilotu dute Derioko taberna batean lapurreta egin ondoren

Aikor aldizkaria 2024ko urr. 29a, 10:04

Ertzaintzak jakinarazi duenez, atzo goizaldean, urriak 28, 39 urteko gizon bat atxilotu zuen Sondikan, lehentxeago Derioko taberna batean indarra erabilita egindako lapurreta batean parte hartzeagatik. Lapurreta egin ondoren, ibilgailu baten ihes egin zuen, eta zirkulaziorako arrisku handiko egoerak sortu zituen. Azkenik, bere atzetik zebilen polizia-ibilgailuaren kontra egin zuen talka.

Ertzainaren esanetan, autoan bi pertsona zihoazen, eta istripua gertatu zenean, autotik atera eta oinez ihes egin zuten. Azkenean, gidaria geldiarazi zuten. Auto barruan aurkitu zituzten hainbat tresna eta Derioko tabernako kutxa erregistratzailea. Frogaketak egin ondoren, atxilotu zuten indarra erabilita lapurreta egitea eta bide-segurtasunaren aurkako delitua leporatuta. Ikerketa oraindik dago zabalik, atxilotuaren laguntzailea identifikatu eta atxilotu ahal izateko.