Eskerrik asko!

Gaizka Eguzkitza 2024ko urr. 31a, 11:27

Gehienok ez nauzue ezagutuko, ziurrenik, baina azken hogei urteotan, aikor aldizkarian ibili naiz lanean: maketatzaile, argazkilari, kazetari, community manager... Denetarik egin behar izan dugu. Ibilbide horretan, aldizkaria –eta Txorierri bera– izugarri aldatu egin da, baina arimari tinko eutsi diote argitalpenaren sustatzaileek: ilusioa eta euskararen aldeko konpromisoa. Horregatik eman nahi dizkizuet eskerrak bai lankideei eta kolaboratzaileei, bai buruzagiei, bai irakurleei: eskerrik asko, zuen konpromisoa niri irakasteagatik; eskerrik asko, bailararen eta euskararen alde adierazitako esku-zabaltasunarengatik; eta eskerrik asko, egitasmo zoragarri honetan parte hartzeko aukera niri emategatik.

Bilbon bizi naiz, eremu erdaldun batean, eta hunkigarria da euskarari diozuen maitasuna. Bizitzak beste leku batean lan egitera eraman nau, baina aikor eta Txorierri beti izango ditut bihotzean. Baita bidean ezagutu ditut lagunak ere: Xabi, Itxaso, Arantza, Ales, Ioritz, azken bolada honetan, Amaia... Tamalez, ez dago lerro hauetan guztiak sartzeko lekurik. Dena dela, eskerrik asko guztiei.