Aldarrikapenez bete ziren atzo, azaroak 25, Txorierriko kaleak, indarkeria matxista arbuiatzeko. Sondikan, esaterako, elkarretaratzea egin zen Garrasia talde feministak deituta. Lezaman, bestalde, Moreak talde feministak eta udalak herritarrei deitu zien plazan batu eta emakumeen kontrako indarkeria gaitzesteko. Beste alde batetik, erakundeek, elkarteek eta eskoletako ikasleek elkarretaratzeak eta ekintzak egin zituzten egun osoan, indarkeria matxisten gabeko herriak nahi dituztela aldarrikatzeko.
Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?
WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.
Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.
Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).