Euskaraldiaren dinamizatzailea behar da Txorierrin

Aikor aldizkaria 2024ko aza. 29a, 12:45

Lan-kontratua urtarrilaren 7tik ekainaren 6ra egingo da, eta sei orduko lanaldia izango da egunean. Besteak beste, hurrengo zeregin hauek izango ditu: Txorierriko eragileei eta herritarrei Euskaraldia aurkeztu eta prestakuntza eskaini; batzordea eratu eta dinamizatu; komunikazio-plangintza egin; eta herritarrak aktibatu eta prestatu. Baldintzei dagokienez, hautagaiek euskara-maila egokia izan behar dute, eskualdea ezagutu, eta harremanetarako eta kudeaketarako gaitasuna izan, beste baldintza batzuen artean. Curriculumak jasotzeko azken eguna abenduaren 8a izango da: jon@topagunea.eus eta Lansarean ataria https://www.lansarean.eus/.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).