Aldaketak tren-zerbitzuaren ordutegian

Aikor aldizkaria 2024ko abe. 20a, 10:45

Euskotrenek jakinarazi duenez, bere garraio-zerbitzuetan ordutegi-aldaketak izango dira abenduaren 24an, 25ean eta 31n eta urtarrilaren 1ean. Aldaketek eragina izango dute Txorierriko tren-zerbitzuan (E3 Lezama – Kukullaga/Etxebarri). Horrela, Gabon Gauean eta Gabon Zaharrean lehenago amaituko da tren-zerbitzua, eta abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean, beranduago hasiko da. Era berean, zerbitzua egun horietako eguerdian eten egingo da, eta 17:00etatik aurrera normaltasunez eskainiko da. Euskotrenek aholkatu du ordutegiak aldez aurretik kontsultatzea app ofizialean, webgunean edo 944 333 333 telefono-zenbakira deituta.