Hamaikagarren etapa Bilbon hasi, eta Bilbon amaituko da. Guztira 167 kilometro eta 3.300 metroko desnibel metatua izango ditu, eta zazpi mendatetatik pasatuko da. Hiriburutik irten, eta hurrengo ibilbide hau egingo du: Mungia, Bakio, Bermeo, Gernika, Munitibar, Bizkaiko Balkoia, Muxika, Aretxabalgane, Larrabetzu, Galdakao, Artxanda, Bilbo, Elorritxueta, Lezama, Sondika, Pike Bidea eta Bilbo.
2025eko La Vuelta abuztuaren 23tik irailaren 14ra egingo da. Italiako Piemonte eskualdetik irtengo da, eta edizio berezia izango da, 90. urteurrena beteko da eta.