12 urtetik beherako umeentzako Barik txartela non eskatu

Aikor aldizkaria 2025eko urtarrilaren 9a

Otsailaren lehen astetik aurrera, 12 urtetik beherako umeak doan bidaiatuko dira Bizkaiko garraio publikoan. Horretarako, Barik txartela pertsonalizatua izan beharko dute. Txartela hurrengo hauen bulegoetan eskatu ahalko da: BGP, Metro Bilbao, Bizkaibus, EuskoTren, Renfe eta Bilbobus. Nolanahi ere, ez da beharrezkoa izango umeak bulegoetara gerturatzea: tutoreak umearen argazkia, NANa edo familia-liburua aurkeztuta nahikoa izango da txartela egiteko. Bulegoen helbideak eta ordutegiak hemen https://www.ctb.eus/eu/ kontsultatu daitezke.