Zainduz egitasmoaren baitan, Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitateak hitzaldi bat antolatu du, eta bertan depresio-sintomak dituen senideari laguntzeko gakoak emango dituzte. Hitzaldia da profesionalak ez diren zaintzaileentzat eta mendekotasuna dutenen senideentzat. Hitzaldia otsailaren 3an, 17:00etatik 19:00etara, izango da Derioko Kultur Birikan, eta aldez aurretik eman behar da izena: 607 820 157 (Sandra) eta zainduztxorierri@gmail.com.