Gazteak Lankidetzan programan parte hartzeko epea otsailaren 17ra arte zabalik

Gazteak Lankidetzan programan parte hartzeko epea otsailaren 17ra arte zabalik 2025eko urtarrilaren 24a

Gazteak Lankidetzan programaren 2025eko edizioa abian jarri du Eusko Jaurlaritzan. Helburua da euskal gazteak hegoaldeko herrialdeetako lankidetza-ekintzekiko sentikor bihurtzea, eta, horrela, haien artean herrien eta kulturen arteko elkartasun-kultura sustatu. Eskaerak online egin daitezke otsailaren 17ra arte hemen www.gazteaukera.euskadi.eus/, eta bertan ere kontsultatu daiteke erabilgarri dagoen informazio guztia.

Programa 22 urtetik 30 urtera bitarteko gazteentzat da, eta bertan parte hartzen dutenak lankidetza-ekintzetan ibiliko dira garapenerako gobernuz kanpoko erakundeekin batera, udan eta hiru hilabetean. Horrela, zuzenean ezagutuko dituzte Amerikako, Asiako edo Afrikako herrialdeetan martxan ipinitako lankidetzako ekintzak. Eusko Jaurlaritzak parte-hartzaileen bidaia-gastuak ordainduko ditu, eta hala badagokio, bisaren gastuak ere ordainduko ditu.

Joan den udan, 67 gaztek parte hartu zuten programan, eta 22 proiektutan ibili ziren herrialde hauetan: Honduras, Peru, Ekuador, Mexiko, Guatemala, Bolivia, Kolonbia, Ginea Konakry eta Etiopia. Programa duela 31 urte ipini zen martxan eta handik hona 2.5000 gazte baino gehiago ibili dira 100 gobernuz kanpoko erakunderekin baino gehiagorekin lankidetzan.