DIRUZ BABESTUTAKO EDUKIA

Agur zorriei; egin irribarre!

Aikor aldizkaria 2025ko urt. 31a, 14:25

Kezkak irribarre bihurtzen dituzte Sonríe sin piojos zentroan. Izan ere, tratamendu-sesio bakar batean gauza dira familiak gehien gogaitzen dituzten arazoetako bati konponbidea emateko: zorriak. Horretarako, tratamendu xurgatzailea erabiltzen dute, % 100eko naturala dena, osasunean eragin kaltegarririk ez duena eta erabat eraginkorra dena. Dagoeneko ez dago aitzakiarik irribarre ez egiteko.

Zer dira zorriak?

Familia askorentzat buruhauste izateaz gainera, zorriak pertsonen buruan bizi diren intsektu txikiak dira. Zorri helduek sesamo-hazi bateko tamaina dute, eta arrautzak –bartzak– are txikiagoak dira. Gizakion odolaz elikatzen dira bizirauteko. Zorriak arrastaka mugitzen dira, eta hurbileko kontaktuaren bidez kutsatzen dira pertsona batetik bestera. Ohikoagoak dira hiru urtetik 11 urtera bitarteko umeen eta beren familien artean, ume txikiak gehienetan buruak hurbil-hurbil dituztela jolasten dira eta. Hala ere, nerabeek ere izan ditzakete.

Arriskutsuak ez diren arren eta gaixotasunik zabaltzen ez badute ere, zorriak oso desatseginak dira, azkura sortzen dutelako eta, iluntasunean aktiboagoak direnez, lo ondo ez egitea eragin dezaketelako. Gainera, azkura dela-eta buru-azala hatz egiteak zauriak eragin ditzake. Nolanahi ere, zorriek ez dute garbitasunarekin zerikusirik: esan moduan, odola xurgatzen dute jateko, eta berdin die buru-azala garbi edo zikin egoteak. Normalean, zorriak eta bartzak izaten dira belarri atzean, garondoan eta lepotik hurbil.

Tratamendua

Egokiena da zorriak lehenbailehen tratatzea, ugaritu ez daitezen. Eskuz kendu daitezke, eta merkatuan hainbat produktu ere badaude, hala nola xanpuak, kremak eta lozioak. Sonríe sin piojos zentroan, bestalde, tratamendu naturalagoa eta atseginagoa eskaintzen digute: zorriak xurgatzea. Azaldu dutenez, esku-sistema eta sistema mekanikoa erabiltzen dute, kimikorik eta pestizidarik gabekoa eta kalterik egiten ez diena ez buru-azalari, ez larruazalari. Hortaz, pertsona guztientzako tratamendua da, haur txikientzat zein umeentzat, haurdun daudenentzat eta larruazaleko arazoak dituztenentzat. “Zorriak xurgapen-sistema baten bidez kentzen ditugu, eta bartzak, lupa berezien bidez”. Sesioa bakoitzak 60-90 minutu irauten du, eta sesio bakar batean kentzen dira zorri eta bartza guztiak.

Lehenengo eta behin, pertsonak zorririk duen jakiteko, zorrotz aztertzen da burua. Pertsona infektatuta badago, ile-sorta txikiak egin, eta bartz-orrazia erabilita orraztuko dira. Ondoren, gailu profesional baten bidez xurgatuko da ile-sorta bakoitza, zorriak, ninfak eta bartzak kentzeko. “Horren ostean, ileak banan-banan aztertzen ditugu orraziak eta lupak lagunduta, tratamendua eraginkorra izan dela eta zorririk eta bartzik ez dagoela ziurtatzeko”. Gainera, jarraitu beharreko pautak azaltzen dira zorriak berriro izatea ekiditeko, eta bospasei egunera berriro aztertzen dute burua, baita ilea xurgatu ere, zorririk eta bartzik ez dagoela bermatzeko. “Tratamenduak 15 eguneko bermea du. Era berean, ordutegi zabala dugu, eta hitzordua egun berean edo hurrengoan hartu daiteke”. Fitokosmetikako produktuak ere topatu ditzakegu zentroan, familia osoaren ilea eta buru-azala zaintzeko.

Aholkuak eta mitoak

Eskarne Astola da Sonríe sin piojos zentroaren buru. Aholku batzuk eman dizkigu zorriak ekiditeko. “Normalean, zorriak pertsona batetik bestera kutsatzen dira, euren ilea zuzeneko kontaktuan egon delako. Hala ere, gomendagarria da orraziak, ilea lotzeko gomak, txanoak… ez partekatzea. Bartz-orrazia astean behin erabili behar dugu, ilea bustita eta deskorapilatuta dagoela, tiradizoak eta ilea apurtzea ekiditeko. Azkenik, hobea da ilea lotuta eramatea”. Bartz-orraziari dagokionez, zentroan erabiltzen dutena aholkatu digute. “Metalikoa izan behar du, hortz-luzera egokia eduki, eta hor-tzek mikroidaskatuak izan behar dute”.

Zorrien inguruan dauden mitoetako batzuk ere hautsi ditu. “Zorriak urteko edozein sasoitan izan daitezke. Baina egia da eskola-sasoian ohikoagoak direla, umeek elkarrekin denbora gehiago ematen dutelako. Zorriak 48 orduan bizi daitezke jateko barik, orrazietan, oihaletan… Denbora hori pasatuta, beste ostalari bat aurkitu ezean, hiltzen dira. Beste alde batetik, egunero uxagarri bat erabil- tzeak ez du bermatzen umeek zorririk ez izatea. Zorriek bizirauteko eta egokitzeko gaitasun handia garatu dute, eta uxagarriekiko eta tratamenduekiko erresistente bihurtu dira. Egin dezakegun onena da burua maiztasunez aztertzea”. 

 

Sonríe sin piojos

Blas de Otero 28 behea · Deustu - Bilbao

946 963 353 · 652 727 524

sonriesinpiojos.eus · info@sonriesinpiojos.eus · Instagram