Zamudion, Zapata Gorriak eta Lagunandre elkarteek eta Anpuluek Txorierriko neska gazteen elkarteak “Zamudioko emakumeak bidean” egitasmoa aurkeztu zuten. Bertan herriko 26 emakume esanguratsuren historia batu dute, eta QR kodigoen bidez ibilbidea osatu dute herrian zehar, emakume horien bizipenak eta garrantzia herritarrengana hurbiltzeko. Ekitaldia eta manifestazioa ere egin zuten herrian.
Ausartak Lezamako antzerki-taldeak, bestalde, Será o no será lana taularatu zuen, eta Moreak talde feministak, Lezamako Udalak eta Berdintasun Kontseiluak deituta elkarretaratzea egin zen zapatuan. Burrundadie danbor-bandak ere egin zuen saioa, eta domekan bertso-saio feminista izan zen Alaia Martin, Uxue Alberdi eta Nerea Ibarzabalen eskutik.