Zainduz programa berriro martxan

Aikor aldizkaria 2025ko mar. 13a, 13:35

Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitateak Zainduz programa berriro ipini du martxan. Programaren baitan, herritar guztientzako hitzaldiak egingo dira, eta bertan hirugarren adineko pertsonekin, mendekotasunarekin, zaintzaileekin eta familiarekin lotutako alderdiak landuko dira.

Hiru hitzaldi izango dira: martxoaren 20an, 16:00etatik 18:00etara, Derioko Kultur Birikan; martxoaren 24an, 11:00etatik 13:00etara, Zamudiotorren; eta martxoaren 26an, 16:00etatik 18:00etara, Sondikako Kultura Areto IIn. Hitzaldietan parte hartzeko, izena eman behar da aldez aurretik: 607 820 157 eta zainduztxorierri@gmail.com.