Neskentzako autodefentsa-tailerra

Aikor aldizkaria 2025ko api. 4a, 13:05

Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitateak autodefentsa-tailerra antolatu du 16 urtetik 29 urtera bitarteko neskentzat. Tailerra egun hauetan egingo da: apirilaren 28an eta maiatzaren 5ean, 12an eta 19an. Leku mugatua dago, eta, hortaz, galdetegi hau bete behar da izena emateko. Galdetegian bertan azaldu moduan, ikastaroa bideratuta dago nesken segurtasuna, konfiantza eta arrisku-egoeren aurrean erantzuteko gaitasuna sendotzera. “Helburua da emakumeak kirolaren bidez ahalduntzea, garapen pertsonala eta erresilientzia sustatzen dituzten tresna praktikoak eskainiz”.