“Lurra. Justizia. Bakea” lelopean, Gernika-Palestina herri-ekimenak elkarretaratzera deitu du gaurko, apirilak 8, Palestinan su etena aldarrikatzeko eta palestinar herriaren eskubideak aitortzea eta errespetatzea eskatzeko. Elkarretaratzeak arratsaldeko 7etan egingo dira Euskal Herriko hainbat udaletxeren aurrean. Txorierrin ere bat egin da deialdiarekin, eta elkarretaratzeak izango dira Sondikan, Derion, Zamudion, Lezaman eta Larrabetzun.