Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitatea neskentzako defentsa-tailerra antolatuta zuen 16 urtetik 29 urtera bitarteko neskentzat. Defentsa-tailerra apirilaren 28an hastekoa zen, baina Mankomunitateak ezagutzera eman duenez, bertan behera gelditu da. Data berriak uda ostean jakinaraziko dituzte.