ArgiSex! gazteentzako sexu-aholkularitza

Aikor aldizkaria 2025ko mai. 6a, 12:46

Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin, Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitateak zerbitzu berri bat eskaintzen die 16 urtetik 29 urtera bitarteko gazteei: ArgiSex. Sexualitate eta harremanei buruzko aholkularitza telematiko tailerra da, eta gazteek euren zalantzak eta kezkak partekatu ahalko dituzte bertan. Horretarako, 688 815 071 telefono-zenbakira deitu ahalko dute, edo argisex@txorierri.eus helbide elektronikora idatzi.

Zerbitzua hilabete bakoitzeko lehen martitzenean, jaieguna ez bada, eskainiko da, 15:30etik 18:30era. “Sexualitatea modu osasungarrian eta seguruan bizitzeko beharra ikusita, funtsezkotzat jotzen dugu zerbitzu berri honi balioa ematea, eta ahalik eta gazte gehienengana heltzea”, adierazi dute gizarte-sareen bidez.