Sondikako Udalak XIII. Balkoi Apainduen lehiaketa antolatu du, eta gaur azken eguna da bertan izena emateko. Izena ematea liburutegian egin behar da, eta loreak maiatzaren 18an banatuko dituzte Goiri Erdiko plazan. Udalak 500 euro banatuko ditu saritan, herriko dendetan erosteko. Beste aldetik, Zamudioko Udalak ere lehiaketa antolatu du 17. aldiz. Izena ematea www.zamudio.eus webgunean, ADI aplikazioaren bidez edo udaletxean egin daiteke maiatzaren 12tik 20ra bitartean. Loreak maiatzaren 24an banatuko dira Bidekoetxe parkean, eta guztira 600 euro banatuko dira saritan. Informazio gehiago udal-webgunetan eta ohiko bideetan.