EHZ festibalerako sarrera Bikoitza zozkatuko dugu

Aikor aldizkaria 2025ko mai. 28a, 12:15

Ekainaren 27tik 29ra EHZ festibala egingo da Arberatzen, eta Aikor aldizkariak sarrera bikoitza zozkatuko du irakurleen artean, festibala gozatu dezaten. Zozketan parte hartzeko, watsappa bidali behar da 747 406 561 telefono-zenbakira, eta bertan “EHZ” idatzi. Mezuak jasotzeko azken eguna ekainaren 11 izango da. Beste batzuen artean, jaialdian izango dira Bengo, Txaptrax, W!zard, Olaia Inziarte, Izan, Nowhere Circus, Radio Byzance, Ane Lindane eta Errobi.