Ekainean 20 greba egun egin ondoren uztailaren 1etik greba mugagabean zeuden Loiuko FCC Aqualiako langileak, beren lan baldintzak hobetzeko akordiorik lortu ezin zutelako. Handik 3 egunetara enpresarekin ekiparazioa adostu dute eta Bizkaiko Ur Patzuergoko gainontzeko azpikontraten langileen lan baldintza berdinak izango dituzte, LAB sindikatuak azaldu duenez.
💥Zorionak! Lortu dugu!
— LAB Eskumaldea (@LAB_eskumaldea) July 4, 2025
Hemos conseguido la equiparación‼️
✍️FCC Aqualia Loiuko langileok ekiparazioa lortu dugu, Ur Partzuergoaren gainontzeko azpikontraten baldintza berdinak izango ditugu.
BORROKAK MEREZI DU! GORA LANGILEON BORROKA!🚩 pic.twitter.com/z9ig4dUkJh
Aurrekariak
FCC Aqualia Bilbao Bizkaiko Ur Patzuergoaren azpikontrata bat da, baina beste bi enpresa daude Bizkaia osoa hornitzeko. LAB sindikatuak salatzen duenez, orain arte Loiun aritzen diren langileen lan baldintzak besteenak baina txarragoak ziren: “Espainiako estatuko hitzarmena dute. Soldata taulak konparatuz gero, %50eko aldea dago, gutxi gorabehera”. Behin akordioa lortuta langileen arteko ezberdintasunak amaitzea espero da.