Eguen Bakoitiak talde larrabetzuarrak kontzertu bat emango du bihar Zamudion

Aikor aldizkaria 2025ko ira. 12a, 14:27

Bihar arratsaldean Eguen Bakoitiak talde larrabetzuarrak kontzertu bat emango du Zamudioko Drunken Bros artisau garagardotegian. Kontzertu hau Bilbao Surf Film Festival-eko garagardo ofizialaren aurkezpenaren baitan izango da. Kontzertua 19:00etan hasiko da, baina ekitaldia arratsaldeko 17:00etatik aurrera izango da. Sarrera doakoa izango da.

Eguen Bakoitiak talde larrabetzuarra da, klasikoak diren rock eta beste estilo batzuetako abestien bertsioak egiten dituztenak, euskaraz zein gaztelaniaz. Haien hitzetan, “aisialdi proiektu bezala” hasi zen, baina maiatzean jendaurrean lehen aldiz jo ondoren, Erletxetako eta Goikoelexaldeko jaietan parte hartu dute. Taldeko kideen gehiengoa Txorierrikoa da, Esti algortarra eta Eli gernikarra izan ezik. Gainerako kide dira Mikel lezamarra eta David, Xabi, Iban eta Aritz larrabetzuarrak.