Aurretiazko borondateen dokumentua, 2024ko abenduko alean Victor Landak azaldu zigun bezala, bizitzaren amaieran, erabakiak hartzeko gaitasuna modu iraunkorrean galtzen dugun momentuari aurre egiteko modu bat da, eta bertan “adierazi ahal dugu zer nahi dugun eta zer ez, gure ordez beste batek erabakiak hartu behar ez izateko”, hala nola, kimioterapia ez ematea, eutanasia, organoak eman nahi izatea, etab.