Galdakaoko Egia auzoan, badago ikastola bat 50 urte baino gehiago daramatzana umeak, euskara, natura eta ongizate emozionala oinarri izaten. Ikastola hau Eguzkibegi da, eta guraso-kooperatiba batek sortu zuen 1966. urtean, Zabaleako txalet batean. Hala ere, gaur egun Egia auzoan dago kokatuta, naturagune batean, nahiz eta herrigunetik hurbil egon. Hori dela eta, hauek ere hezkuntza-espazioak dira haientzako, eta umeekin honekiko kon- tzientzia eta errespetua lantzen dute.

Guraso-kooperatiba batek sortutako eskola izanik, auzolana da ikastolaren beste ardatzetako bat. Izan ere, ekintzak antolatzen dituzte denentzat egun berezietan, hala nola, Ibilaldia, Gau Beltza edo Euskararen Eguna. Honez gain, Udalak antolatutako ekintzetan parte hartzen dute, “herriko ikastola” bezala definitzen baitira. Herrira ere jaisten dira askotan, batzuetan gurasoek hala eskatuta, helburua “komunitatea egitea” baita.
Kanpo-espazioez baliatzeaz gain, kanpora joaten diren beste aukera ba-tzuk dira, hala nola, eguneko irteerak eta egonaldiak. Baina barruko espazioak edo ikastolako espazioak ere egokitzen dituzte umeen hezkuntzan sakontzeko, ikaslea “etxean moduan” egon dadin. Horretarako, heldua umearen erreferente bihurtzen saiatzen dira, honen zein gurasoen ongizate emozionala bermatzeko. Hura baita ikastolaren zutabeetako bat, “irakasgai garrantzitsuena bizitza bera” baita, eta ongi sentitzea funtsezkoa da hari aurre egiteko, eta horretarako Roberto Aguado psikologoarekin daude elkarlanean.

Ikastolak HH, LH eta DBH ikasketak eskaintzen ditu, hala ere, HH eta DBH dira oinarri nagusiak, erakartze aldetik zein Txorierriko ikasleak batez ere DBH ikasketak burutzera doazelako. HHri dagokionez, hiru zutabe nagusi nabarmentzen dituzte: hezitzailearen egonkortasuna, jantokia eta etxekotze-prozesua. Egonkortasunari dagokionez, hezkuntza proiektu aurrerakoi, bateratu eta indartsua dute, irakasleen arteko elkarlana nabaria izanik. Gainera, irakasleek hainbat ziklotan egiten dute lan, beraz, irakasleen egonkortasun honek zubi-lan bat egotea errazten du, zikloen arteko aldaketa hori ahalik eta lasaiena izan dadin. HH5 eta LH1, eta LH6 eta DBH1en arteko aldaketak, hain zuzen. Jantokiari dagokionez, HH1etik eskaintzen da zerbitzu hau, ikasleek bertan bazkal dezaten ikastolan prestatutako janaria. Bukatzeko, etxekotze-prozesu bat ere eskaintzen dute, izan ere, ikastolak gurasoei ordutegi malguak eskaintzen diz-kie, haien beharretara egokitutakoak. Eta behar horiei egokitzeko, haurtzaindegi zerbitzua ere eskaintzen dute ikasle guztientzat, goizeko 7:30etatik arratsaldeko 16.30ak arte, egunero, abuztuan izan ezik.
DBHri dagokionez, hemen eleaniztasuna eta nazioartekotzea dira zutabe nagusiak. Izan ere, ingeles eta frantseseko tituluak eskuratzeko aukera dute ikasleek, ikastolak Cambridge eta Instituto Frantsesarekin duen elkarlanari esker. Izan ere, bertako ikasleak txikitatik hasten dira ingelesa entzuten, mundu globalizatu honetan hain beharrezkoa den hizkuntza. Gainera, nazioartekotze prozesuaren barnean, Erasmus+ akreditazioa eskatu egin du ikastolak, ikasleek nazioartean egonaldiak egin ahal izateko. Hala ere, gaur egun atzerrian egonaldiak egiten dituzte, hala nola, Iparraldeko familietan, “antzekoa baino zentzu batzuetan ezberdina den kultura” ezagutzeko.

Laburbilduz, guraso-kooperatiba honek sortutako ikastolak natura, umea zein haren ongizate emozionala eta euskara ditu oinarri, eta HH, LH zein DBH ikasketak eskaintzen ditu, haien arteko zubi-lana eginez. HHko zutabeak hezitzailearen egonkortasuna, jantoki zerbitzua eta etxekotze-prozesua dira, eta DBHkoak eleaniztasuna, hizkuntza-ziurtagiriak lortzeko aukera eta nazioartekotzea. Bukatzeko, eskolako kokalekua kontuan hartuta, HH2tik DBH4ra autobus zerbitzua eskaintzen dute, ez soilik Galdakaotik, baizik eta bailara ezberdinetatik, ikasleei zein gurasoei erraztasunak emateko. Datorren urtarrilaren 18an, ikastolak ate irekien jardunaldia izango du, eta horrez gain, batzar per- tsonalizatuak egiteko aukera eskaintzen die gurasoei, zalantzak argitzeko. Haiek esaten duten bezala: “Ate irekiak egiten ditugu baina ateak beti daude irekita”.