Zamudioko, Sondikako eta Derioko abesbatzek 52. Bizkaiko Abesbatzen Astean parte hartuko dute

Mikel Reina Barros 2026ko urtarrilaren 26a

Gaur, urtarrilak 26, hasi eta otsailaren 13ra bitartean, Bizkaiko 1.600 abeslari igaroko dira Bilboko Begoñako basilikatik. 52. Bizkaiko Abesbatzen Astean 38 herritako 56 abesbatzak kantatuko dute. Kontzertuak astegunetan izango dira, 20:00etan. 

Bertan parte hartuko dute Zamudioko Kamara Koralak, Derioko Ipar-Alde Abesbatzak eta Sondikako Olagüe Koralak. Azken honek bihar, urtarrilak 27, eskainiko du kontzertua eta otsailaren 5ean errepikatuko du. Barikuan, urtarrilak 20, derioztarren txanda izango da. Azkenik, Zamudioko abesbatzak otsailaren 9an, astelehena, abestuko du.

Jaialdiaren webgunean dago egitarau osoa. Gizon eta andreen presentzia orekatua den arren, emakume abeslariak apur bat gehiago izango dira. Parte hartuko duten koruetatik 38tan ahots mistoak entzun ahal izango dira, bostetan ahots zuriak, eta hamahirutan ahots lodiak.