Zerbitzua “prebentzioan, osasunaren sustapenean eta hazkunde erotikoan” oinarrituta dagoela azaldu dute: “Esku-hartzearen eragile nagusia sexualitatearen eta erotikaren kultura osasuntsua, atsegina eta arriskurik gabea sustatzea da”. Horretarako, nerabeei aholkuak posta elektronikoz, telefonoz, WhatsAppez edo bideo-deien bidez emango dizkiete, “diskrezioa eta anonimotasuna bermatuz”.
Zerbitzua hilabete bakoitzeko lehenengo eta hirugarren astearteetan eskainiko dute; jaieguna bada, zerbitzua egutegira egokituko da. 688 815 071 telefonora deitu ahalko dute 15:30etik 18:30era, edo bestela argisex@txorierri.eus helbidera idatzi dezakete.