Urtarrilaren 1etik derrigorrezkoa da V16 baliza ibilgailuan eramatea eta beharrezkoa denean erabiltzea. Neurri berri hori martxan jarri zenetik, Ertzaintza “informazioa ematera eta lan pedagogikoa” egitera mugatu da.
Informazio fase horren ondoren, Ertzaintza aste honetatik aurrera hasiko da V16 balizarekin lotutako arau hausteak zigortzen. Baliza ez edukitzea zein baliza ez erabiltzea arau-hauste arintzat hartzen da, eta 80 euroko isuna dakar. Zigor berbera jartzen zen lehen triangeluen kasuan.
V16 baliza Espainiako Estatu osoan arriskuaz ohartarazteko baimendutako gailu bakarra da, larrialdietako triangeluen ordezkoa. Baina Europar Batasunean ez dago onartuta bere erabilpena.