LABek eta ELAk grebara deitu ditu eskola jangeletako langileak otsailaren 24rako, 25erako eta 26rako

Mikel Reina Barros 2026ko otsailaren 20a

Hasiera batean, LABek grebara deitu zituen Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako eskola publikoetako jangeletako langileak otsailaren 24rako, 25erako eta 26rako; gero, ELAk ere greba deialdia egin du egun berberetarako.

Hiru eskaera nagusi finkatu dituzte. Batetik, langileen soldatak KPIa baino gehiago igotzea. Bestetik, egungo ratioak eta lan kargak “berrikustea”. Azkenik, gutxieneko kontratazioak berrikustea, sektoreko lanaldi partzialak “oso prekarioak” direlako.