Sarrigureneko hilketa matxista salatzeko elkarretaratzeak deitu dituzte gaurko

Mikel Reina Barros 2026ko otsailaren 23a

Barikuan, otsailak 20, gizon batek bere emaztea hil zuen Sarrigurenen (Nafarroa) eta hilketa matxista salatzeko elkarretaratzeak deitu dituzte gaurko, otsailak 23, Txorierriko zenbait herritan. Indarkeria matxistak 2026an hiltzen duen lehen emakumea izan da Euskal Herrian.

Hurrengokoak dira herrietako talde feministek deitutako elkarretaratzeak:

  • Larrabetzun, 19:00etan, plazan.
  • Lezaman, 19:00etan, plazan.
  • Zamudion, 18:30ean, Bitrinan.