Sondikan, Bilbon bezala, airearen kalitatea “txarra” izaten ari da

Mikel Reina Barros 2026ko martxoaren 5a

Aire zabalean egotea sahiestea eskatu dute. Jakinarazi dutenez, Saharako hautsa dago airean, eta kontu handiz ibiltzeko aholkatu dute, batez ere arnasketako gaixotasunak edo gaixotasun kardiobaskularrak dituzten pertsonen, txikien eta adinekoen artean.

Zehazki, Bilboko airearen kalitatea neurtzen duten estazioek 50 PM10-etik gorako balioak erregistratu dituzte. Altuena San Ignazioko Andaluzia plazan jaso dute. Bertan, aireko partikula kutsatzaileen kontzentrazioa 70 mikrogramokoa izan da metro kubikoko.

Sondikako Iturrikosolo kalean kokatuta dagoen estazioan 60-70 mikrogramo artean egon da azken orduetan. Hau da, airearen kalitatea “txarra” dela esan nahi du.