Martxoak 8: beste behin aldarrikapenez betea

Mikel Reina Barros 2026ko martxoaren 6a

Txorierriko herriek more kolorea hartuko dute asteburuan. Martxoaren 8ko Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, ohiko elkarretaratzeez gain, bestelako ekimenak antolatu dituzte eskualdeko herrietan. Gainera, ekintzak ez dira bakarrik domekara mugatuko. 

Emakundek berdintasun guneak eremu guztietan "babesteko eta zabaltzeko beharra" azpimarratu du. Itaiak emakume langileen beharrentzako "proposamen iraultzaile" baten aldeko aldarrikapena egin du.

Euskal Herriko Mugimendu Feministaren Bilboko manifestazio nagusia 12:00etan aterako da Jesusen Bihotzetik. Sondikako Garrasi talde feministarik domeka “berezia” antolatu du egun osoko egitarau oparoarekin. Lezaman emango diote gaur, martxoak 6, hasiera egitarauari: ‘Ez da kasualitatea” bertso saio musikatuarekin, Aissa Intxaustik, Josune Aramendik eta Maddi Ane Txoperenak parte hartuko dute.

Bestelako ekintzen artean, Larrabetzuko Uritarra futbol taldeak emakumeen lehen taldeak domekan, 17:30ean, Errebalen jokatuko duen partidara begira zerbait berezia antolatu nahi du. Emakumeek klubean duten “garrantzia eta presentzia” azpimarratzeko, eskatu dute taldeko neska guztiak zelaira hurbiltzeko argazki omenaldi bat ateratzeko. Horretarako 17:00etarako tabernaren ondoan egotea eskatu dute.

Egitaraua, herriz herri:

  • Larrabetzu:
    • Martxoak 8: Uritarra futbol taldeak antolatuta, emakumeek klubean duten “garrantzia eta presentzia” azpimarratzeko omenaldia, 17:00etan, Errebaleko taberna ondoan.
    • Martxoak 8: Anpuluek Txorierriko Gazte Feministak antolatuta, ‘Erreakzioaren kontra, antolatu’ hitzaldia, 17:45ean, Ludotekan.
  • Lezama:
    • Martxoak 6: ‘Ez da kasualitatea’ bertso saio musikatua, 18:30ean, Kultur Aretoan.
    • Martxoak 8: Elkarretaratzea eta adierazpen irakurketa, 12:00etan, Hilario Astorki Plazan.
  • Zamudio:
    • Martxoak 7: ‘Adelaren bidaia’-Lur Usabiaga ipuin kontalaria, 11:30ean, liburutegian.
    • Martxoak 8: Zapata Gorriak talde feministak deituta, elkarretaratzea eta manifestazioa, 13:00etan, Leizaola plazan.
    • Martxoak 8: ‘Bitxilore-una revolución en femenino’ antzezlana, 18:30ean, Adintsuen Etxean.
  • Derio:
    • Martxoak 8: Manifestuaren irakurketa eta berdintasunaren aldeko martxa, 11:00etan, frontoian.
    • Martxoak 9: Sextruck, 09:00etatik 12:30era eta 14:30etik 16:00etara, eskolan
    • Martxoak 16: ‘¿Qué llevamos las mujeres en el bolso?’ helduentzako ipuinak, 18:00etan, Kultur Birikan.
    • Martxoak 17: Sutondoanek antolatuta, ‘Una rubia muy legal’ bideoforuma, 17:00etan, Kultur Birikan.
  • Sondika:
    • Martxoak 8:
      12:00: Sorgina Txirulina haur ikuskizuna.
      11:30-14:30: Ikurriña plazan, emakume sortzaile eta artisten postuak.
      12:00: Taularden Auzokoa Herriko emakume trikitilariak.
      13:00: Imaginautak proiektutik, Dafne Gonzálezek martxoaren 8aren harira olerki errezitaldia eta manifestuaren irakurketa.
  • Erandio:
    • Martxoak 6: Auzokoa Herrikoi Elkarteak eta Herri Bideak Kate Barik antolatuta, ‘Betiko neskak’ emakumezkoen futbol taldeari omenaldia, 18:15ean, Euskadi Plazan.
    • Martxoak 8: Erandioko Emakumeen Damatxo Elkarteak deituta, elkarretaratzea, 12:30ean, Euskadi Plazan.
  • Loiu:
    • Martxoak 7: Emakumeen bazkaria, 14:30ean, Eskertza Jatetxean.