Jangeletako langileek greba errepikatuko dute martitzenetik eguenera

Mikel Reina Barros

Duela bi aste hiru greba egun egin zituzten Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ikastetxe publikoetako jangeletako langileek, ELA, LAB, UGT eta CCOO sindikatuek deituta.Negoziazio mahaian aurrerapausoak egon badira ere, deialdia mantentzea erabaki dute sindikatuek. Martitzenetik, martxoak 10, eguenera, martxoak 12, osatuko dute greba.