Zamudioko Zapata Gorriak talde feministatik martxoaren 8ak urte osoko dinamikak batzen dituenaren “sentimendu gazi-goxoa” dakarrela diote. “Borrokan jarraitzeak lortutako eskubideak eta errekonozimendua kolokan jartzen direla adierazten du eta lege mailan pertsona guztiak berdinak garela aitortu arren, giza eta kultural mailan horrela ez dela ozen esaten du”.
Hala ere, alde onetik ospatu nahi izan dute. “Alde goxoa du egunak ere, herri mailan gure borrokak errekonozimendua duela ikustean. Zamudio eta mundu osoko emakumeon borrokak, borroka feministak, ditugun eskubideak bermatzeko ahalmena ematen digu eta berriak aldarrikatzeko indarra”.
Derioko hurrengo egunetako egitaraua:
- Martxoak 9: Sextruck, 09:00etatik 12:30era eta 14:30etik 16:00etara, eskolan
- Martxoak 16: ‘¿Qué llevamos las mujeres en el bolso?’ helduentzako ipuinak, 18:00etan, Kultur Birikan.
- Martxoak 17: Sutondoanek antolatuta, ‘Una rubia muy legal’ bideoforuma, 17:00etan, Kultur Birikan.