Gaur 40 urte Txorierrik ezetz esan zion NATOri

Aner Mentxaka Alvarez

1986ko martxoaren 12an egin zuen Espainiako Gobernuak Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundeko kide izaten jarraitzeko erreferenduma eta txorierritarren %73ak kontra bozkatu zuen.

1982tik zen Espainiar Estatua NATOko kide eta Felipe Gonzalezen gobernuak erakundean jarraitzearen aldeko erreferenduma deitu zuen 1986an. Baiezkoak ozta irabazi zuen estatuan, soilik botoen %57arekin. Hego Euskal Herrian, Nafarroan eta Kanariar Uharteetan ezezkoa izan zen garaile. Bizkaian %66ak kontra bozkatu zuen.