“Proiektuak eredu operatibo bakarra sendotuko du, lurralde-berdintasuna, garraio publikoarekiko integrazioa, iraunkortasuna eta erabiltzaile guztientzako esperientzia homogeneoa bermatzeko diseinatua”. Udalak pixkanaka sartuko dira sisteman, borondatezko eta mailakako hitzarmenen bidez. Proiektuak urtean 3,8 milioi euroko inbertsioa aurreikusten du.
Garraio, Mugikortasun eta Turismoko foru diputatuak, Sonia Pérez Ezquerrak, fase berri honen garrantzia azpimarratu du: "BizkaiBizi 2.0 ez da soilik bizikleten zerbitzu bat; udalerriak konektatzen dituen, eguneroko mugikortasuna errazten duen eta berdintasuna sustatzen duen proiektua da. Gehitu dugun bizikleta bakoitza Bizkaia jasangarriago, osasungarriago eta pertsona guztientzat eskuragarriago baten aldeko apustua da".