Derion egingo da greba orokorreko eskualdeko manifestazioa

Mikel Reina Barros 2026ko martxoaren 16a

ELA, LAB, Steilas, Hiru eta Etxaide sindikatuak martxoaren 17rako greba orokorra deitu dute gutxieneko soldata propioaren alde. Txorierrin ere mobilizazio eta ekimen propioak antolatu ditu biharko, martxoak 17, Bilboko Eliptika Plazatik 12:30ean aterako den manifestazio nagusiaz gain.

Hain zuzen ere, Bilboko manifestazio nagusira trenean joateko deia egin dute: udaletxetik 11:30ean aterako den zutabera, zehazki. Horrez gain, Txorierri mailan arratsaldeko 18:30ean osatuko dute eskualdeko manifestazioa, Derioko udaletxeko plazatik hasita.

1.750 langile batzordek eta ehun gizarte eragile inguruk bat egin dute greba deialdiarekin. Greba orokorrerako “prest eta baikor” daude sindikatu deitzaileak: “Greba orokor arrakastatsua espero dugu”. Arratsaldean manifestazio dezentralizatuak egingo dituzte: 18:00etan Bilbon, Bizkaiko Diputazioaren aurrean. 

Eskualdeko egitaraua:

  • 05:00: Herri piketeak, Larrabetzuko plazan geratuta.
  • 06:30: Larrabetzun kotxe kedada Zubibarrin Zamudioko piketeetara joateko.
  • 07:00: Eskualdeko piketea, Zamudioko Naguspea egoitzaren aurretik hasita.
  • Ondoren: Gosaria, Zamudion
  • 09:15: Larrabetzun herri bira, plazatik hasita. 
  • Ostean: Trena bilbora joateko.
  • 11:30: Zutabea, Bilboko udaletxetik.
  • 12:30: Manifestazio nagusia, Eliptika Plazatik.
  • 15:00: Bazkari autogestionatua, Hori Bain.
  • 18:00: Kotxe kedada, Zubibarrin Derioko manifestaziora joateko.
  • 18:30: Eskualdeko manifestazioa, Derioko udaletxeko plazatik hasita.