Sindikatuek "arrakastatzat" jo dute greba eguna

Mikel Reina Barros 2026ko martxoaren 17a

M17ko greba orokorra hasi da Hego Euskal Herri osoan. Parke Teknologikoko sarreran piketeak osatu dituzte. Larrabetzun, mobilizazioetan parte hartzen ez zegoen herritar bat identifikatu eta atxiki egin dute. Eskualdeko mobilizazioa 18:30ean hasiko da Derioko udaletxe aurrean.

Bilboko manifestazio nagusiaren ostean, non milaka lagun elkartu diren, ELAk eta LABek "arrakastatzat" jo dute greba eguna, eta nabarmendu dute gutxieneko soldata propioaren aldarria indartsuago dagoela gaur. Hiru mezu bidali dituzte: lehenbizi, Eusko Jaurlaritzari eskatu diote eskaeraren inguruan duten jarrera alda dezala, besteak beste, argudiatuta beren "autogobernuak mugatzen" ari direla. Ondoren, EAJri eta EH Bilduri zuzendu zatzaizkiete, eta eskatu gutxieneko soldata propioaren helburua lehentasuna izan dadila beren agendetan, eta mahai gainean jarri dezatela Espainiako Gobernuarekin negoziatzerakoan. Azkenik, EAEko patronalei bidali diete mezua, gogoratu baitiete soldata propioaz hitz egiteko hirugarren bilera bat deitu dutela, eta ohartarazi orain arte jasotako ezezkoek are indartsuago bihurtu dutela aldarria.

Lehen orduan industrian erregistratutako jarraipena "oso zabala" izan dela esan dute sindikatuek, eta goizean zehar hezkuntzak, zerbitzu publikoek eta beste sektoreek bat egin dute grebarekin. Martxoaren 17ko greba deialdiak izan duen arrakastaren lekukotza utzi dute eguerdiko mobilizazioek: Bilbon, Iruñea, Gasteizen, Donostian, eta Eibarren zein Tuteran 105.000 lagun inguru mobilizatu dira. Eskualdeko mobilizazioa 18:30ean hasiko da Derioko udaletxe aurrean.

Sindikatu deitzaileek adierazi dute  ‘Gutxieneko soldata hemen erabaki. 1.500 euro. Soldatak hobetu aberastasuna banatzeko’ aldarriak “atxikimendu handia” izan duela langileen aldetik, “ohiko asteguneko aktibitatea baino askoz baxuagoa da gaurkoa”.

Piketeak 

Larrabetzun, goizaldeko 05:00etan herriko industrialguneetan piketeak egin dituzte, baita herriko Errebale kaleko sarreran ere. Hain zuzen ere, bertako mobilizazioan parte hartzen ez zegoen herritar bat identifikatu eta atxiki egin dute men ez egitea egotzita.

Zamudion, eskualdeko deia jarraituz, 07:00etan elkartu dira Naguspea egoitzaren aurrean. Gero, Parke Teknologikoko sarrera nagusietako biribilguneak itxi dituzte eta pixkanaka herrigunerantz abiatu dira.

Egitaraua:

  • 15:00: Bazkari autogestionatua, Hori Bain.
  • 18:00: Kotxe kedada Zubibarrin Derioko manifestaziora joateko.
  • 18:30: Eskualdeko manifestazioa, Derioko udaletxeko plazatik hasita.