Aratuste globalizatuak?

Txorierriko Mankomunitatea 2026ko martxoaren 26a

Egunotan aratusteez gozatzeko modua euki dogu. Asko izan dira lotsak alde batera itxi eta mozorroa jantzita ibili diran txorierritarrak. Bizkaiko herri batzuetan aratuste tradizionalak dagozan arren Txorierrin ez daukagu holangorik.

Ohiturak eta joerak bardintzen doazen lez, egunak eta sasoiak izenta- tzeko darabilguzan berbak be barditzen dabilz. Inauteriak. Berba hori nagusitu da gure kale, plaza eta etxeetan. Batzuek zalantza egiten dabe: zelan idatzi, inauteriak edo ihauteriak? Biak dira zuzenak eta Euskaltzaindiaren hiztegiak be jaso- tzen ditu, baina ihauteri sarreraren ondoan "Ipar." (Iparraldea) markea ikusiko dogu. Gauza bera pasetan jako ihaute berbeari. Halandaze, esan geinke berba zuzenak dirala, baina ez egokiak. Txorierrin ez, behinik behin. Hiru horreez ganera, badago beste berba bat hiztegietan eta gure adinekoen aho-bihotzetan bizi dana: aratuste(ak).

Mendebaldeko berba eder hori sano galdu ta dago Txorierrin. Derion eta Larrabetzun behintzat entzun daiteke, aratoste eta aratiste, hurrenez hurren. Berreskuratu daigun!

Aratuste aurreko domekan basora joan eta txarrikiak (txitxi-burduntzia) jateko ohitura egon da, eta herri batzuetan oraindik  be badago. Izen bi daukaz gure eskualdean: Sasi martxo eta Kanpo martxo. Uribe Kostan eta Mungialdean, barriz, basaratoste esaten deutsie.