Hiru eragileek nabarmendu dute “oso larria” dela Karibeko herrialde horrek bizi duen egoera: “Itzalaldiak eta erregaiaren eskasia eguneroko ogi bilakatu dira, eta arlo guztiak kaltetzen ari dira; horien artean, garraioa, elikagaiak eta ura eskuratzeko aukera, osasungintza, eta hezkuntza”.
Egoera larriari aurre egiteko, produktu zehatz batzuk bilduko dituzte: material sanitarioa, higiene produktuak, garbiketarako tresnak, elikadura osagarriak eta elikagai ez galkorrak, kirol materiala, eta ikasteko materiala.