Hain zuzen ere, salatu dute dagoeneko hiru emakume direla aurten indarkeria matxistak erail dituenak. Iruñeko Sandulezai auzoko etxe bateko hirugarren solairutik erori ostean, 37 urteko emakumezko bat hil zen domeka, apirilak 12, goizaldean. Udaltzainek gizonezko bat atxilotu dute, emakume horrengandik ezarritako urruntze agindua urratzeagatik, eta zer gertatu den ikertzen ari dira.