Barikuan egingo dute Txorierriko 28. ipuin lehiaketako sari banaketa, Zamudioko frontoian

Mikel Reina Barros 2026ko apirilaren 15a

Txorierriko 28. ipuin lehiaketak baditu irabazleak. Barikuan, apirilak 17, 19:00etatik aurrera osatuko dute sari banaketa ekitaldia, Zamudioko frontoian. Horrez gain, Imanol Ituño magoak ikuskizuna eskainiko du.

Irabazleak:

  • A kategoria, 7 urtera arteko umeak: Sondikako eskola 2. mailako Markel, Iraia, Nahia, Thiago, Malen, Enara, Danel, Octavio, Anita, Ane, Guiomar, Abigail, Leticia, Haitz, Ashley, Lola, Yera eta Noa - ‘Aialaren gau festa’
  • B kategoria, 8 eta 9 urtekoak: Uxue Gonzalez eta Alaitz Aurtenetxe (Zamudio) – ‘Galtzagorri bihurriak’ 
  • C kategoria, 10 eta 11 urtekoak:  Imanol Cuesta Gonzalez (Sondika) – ‘Etxahun eta azken finala’
  • D kategoria, 12 eta 15 urte artekoak: Gaizka Ozamiz (Lezama) – ‘Soto margolaria’
  • E kategoria, 16 urtetik aurrerakoak: Garazi Bilbao Méndez (Loiu) – ‘Neguak loratzen direnean’