Txorierriko talde batek irabazi du Gurot lehiaketa

Mikel Reina Barros 2026ko apirilaren 29a

Lezama eta Zamudioko Bidane Carcobak, Markel del Barriok eta Nile Sainz de la Mazak Port Aventurara joateko lehen saria lortu dute. San Mamesek hartu du 12 eta 18 urte bitartekoentzako tribial birtualeko final handia.

Finala “zirraragarria eta energiaz betea” izan zela nabarmendu dute antolatzaileek, “talde finalistak familiartasun eta lehia giroan lehiatu dira”. Azkenean, Txorierriko 'Lezamu' taldeak lortu zuen lehen saria, guztira 21.126 puntu eskuratuta.

Hain zuzen ere, txapeldunak eta 'Derioko Mutilak' taldeak (Danel Delgado, Danel Etxabe eta Oinatz Aketxe) lortu zuten finalerako txartela, eskualdeko bi talderik onenak izanda martxoaren 9tik apirilaren 13ra bitartean lehiatutako lehen fasean. Enkarterriko Mankomunitatea, Gernika-Lumoko Udala, Getxoko Udala eta Mungiako Udala izan dira beste parte hartzaileak.