Iruñea “euskaltzale guztien bilgune” bilakatu nahi dute. Martxaren hiru zutabeak 17:00etan abiatuko dira Antoniuttitik, Runako Parketik eta Askatasun Enparantzatik, 18:00ak aldera Gazteluko Plazan bat egiteko. “Ofizialtasun osoa, jauzia hizkuntza politiketan eta euskaltzaletasuna” aldarrikatuko dituzte ‘Euskaraz bizitzeko behar den dena’ lelopean. “Martxak aldarrikapena eta ospakizuna uztartuko ditu, euskaraz bizitzeko beharrezkoak diren baldintzak eskatzeko eta euskaltzale izatearen harrotasuna balioan jartzeko”, adierazi dute.