Asko zuten jokoan bi taldeek asteburuko azken jardunaldian. Deriok bere eskuan zeukan kanporaketetarako sailkatzea eta 0-1 gailendu zitzaion Zarautzeri. Ustaritzek sartu zuen gol bakarra 85. minutuan. Orain, hirugarren postuan amaitu ostean, Lagun Onak taldearen aurka jokatuko dute mailaz igotzeko lehen kanporaketa. Kantxa faktorea alde izango dute, asteburuan jokatuko dute joaneko partida eta hurrengo astean itzulerakoa.
Zamudiok, ordea, aurreko asteburuan galdu zituen maila mantentzeko bere aukeretako asko etxean 0-2 galdu ostean. Zapatuan, maiatzak 9, ez zeukan bere esku maila mantentzea, eta ez zituen ezta etxeko lanak egin, eta 3-1 galdu zuen Aretxabaletaren kontra. Beraz, Ohorezko Mailan ariko dira zamudioztarrak 2026-2027 denboraldian.