Min fisikoa denean, dena errazagoa ulertarazten da. Badago zerbait zehatza, ikusgarria. Baina mina barruan dagoenean, dena nahasiago bihurtzen da. Zaila egiten da azaltzea, zaila hitzetan jartzea. Nola azaldu bularrean geratzen den korapilo hori, arrazoirik gabeko nekea, edo gaizki zaudela sentitzea, baina zergatik ez jakitea?
Min emozionalak ez du beti forma argirik. Batzuetan galera batetik, errefus batetik edo desilusio batetik sortzen da. Beste batzuetan, aldiz, abisurik gabe agertzen da, dena estaltzen duen laino baten moduan.
Kanpotik askotan erraza dirudi. “Ez da hainbesterako”, “Animatu”, “Pasatuko da”. Baina barrutik ez du horrela funtzionatzen. Ez dago sentitzeari uzteko botoirik.
Eta orduan, gorputza hasten da hitz egiten. Bularra estutu egiten da, eztarria ixten da, urdaila uzkurtu egiten da, lo egitea kostatzen da, baita atsedena hartzea ere. Burua ez da gelditzen eta hasieran emozionala zirudiena, fisikoki ere min ematen hasten da.
Agian, horregatik da hain zaila min mota hau eramatea. Ikusten ez delako, beti ulertzen ez delako eta askotan norberak ere ez dakielako nola azaldu, gehiegizkoa dirudien beldurrez. Eta horretan ere, askotan nahi gabe, huts egiten dugu besteok.
Gure inguruko norbait horrela dagoenean, konpondu nahi izaten dugu: hitz egokiak bilatuz, aholkuak emanez, mina arintzen saiatuz. Baina askotan, horrek kontrakoa lortzen du, ulertaezina sentitzen da beste pertsona.
Min hori laguntzea ez da konponbidea izatea, baizik eta ez ukatzea, entzutea eta egotea besterik ez da. Esaldi sinpleek, “ulertzen dut min egiten dizula”, “zentzua du horrela sentitzea” edo “ez dakit zer esan, baina hemen nago”, balio handiagoa izan dezakete edozein aholku perfektuk baino.
Balioztatzea ez da gehiegizkoa izatea, besteak sentitzen duena benetakoa dela aitortzea baizik.
Min emozionala ez da gutxiago benetakoa ikusten ez delako. Eta askotan, astunena da.