Gazte Euskaltzaleen Martxa, ekainaren 11tik 13ra eta Urepeletik Iruñera

Mikel Reina Barros 2026ko maiatzaren 19a

Gazte Euskaltzaleen Sareak, ‘Gazte euskaltzaleok bidea urratu’ dinamikaren baitan antolatu dute, eta helburu dute Euskalgintzaren Kontseiluak deitutako Euskaltzaleon Martxarekin bat egitea. 

Horretarako, ibilbidea hiru eguneko epean bete beharko dute, bi geldialdi eginez. Aurreratu dutenez, bidearen lehenengo zatia Urepeletik Auritzeraino izango da. Gazteek bertan pasako dute lehenengo gaua. Hurrengo goizean, Zubiri aldera abiatuko dira bigarren gaua bertan igarotzeko. Ekainaren 13an martxaren azkeneko zatiari ekingo diote, Iruñeraino. “Dinamikaren helburu nagusia gazte euskaltzaleen konpromisoa indartzea eta euskararen aldeko pizkundea sustatzen jarraitzea da”, azaldu dute.