Elkarretaratzeak egingo dituzte gaur Arguedasko hilketa matxista gaitzesteko

Mikel Reina Barros 2026ko maiatzaren 20a

Larrabetzun, 19:00etan jarri dute elkarretaratzearen hitzordua, herriko plazan. Zamudion, berriz, ordu berean, mobilizazio zaratatsua osatuko dute bitrinan. Lezaman ere 19:00etan egingo dute plazan, baina isiltasunean. Euskal Herriko aurtengo bosgarren hilketa matxista da. 

Arguedasen (Nafarroa) izan zen hilketa, bikoteak herrian zuen etxebizitzan. Senitarteko batek aurkitu zuen andrea, hilotz, eta foruzainei eman zien horren berri. Ordurako, kuartelerako bidea egina zuen senarrak, eta han kontatu zuen asteburuan andreari eraso egin ziola, eta hilda zegoela. Guardia Zibilek atxilotu egin zuten gizonezkoa, andrea hiltzea leporatuta.