Abuztuko lehen astean zabalduko dute Deustu eta Txorierri arteko tunela

Mikel Reina Barros 2026ko maiatzaren 26a

BFA

Ugasko–Txorierri tunela otsailaren 4tik dago zirkulaziorako itxita. Esku-hartzetik bi hilabete eta erdi igaro ondoren, obrek aurreikuspenen arabera egiten dute aurrera, eta horrek aukera emango du sei hilabeteko epeari eusteko eta abuztuan berriro irekitzeko.  

Ondoren, udazkenean hasiko dira Salbeko zubia eta Txorierri lotzen dituen tunela berritzen, hirugarren eta azken fasea izanik. Luzeena eta zabalena denez, tunel hori berritzeko denbora gehiago beharko dute Artxandakoa berritzeko baino: zazpi eta zortzi hilabete artean. 

Bizkaiko Azpiegituretarako eta Lurralde Kohesiorako diputatu Carlos Alzagak esan du ulertzen duela tuneletako bat itxita egoteak sortzen dituen arazoak, baina nabarmendu du “funtsezko eta derrigorrezko” lanak direla erabiltzaileen segurtasuna bermatzeko.