Txorierriko musika gida, martxan

Aikor aldizkaria 2026ko ekainaren 1a

Gaur egungo musika askotarikoa bezain anitza da, horren eredu da Txorierriko Musika Gida. Uda ate joka daukagula, eta horrekin batera herriko jaiak eta kontzertuak, Aikorrek bailarako musika eszena aztertu nahi izan du, 28 taldeko zerrenda osatuz.

Azken aste luzeetako lana da, gure ingurukoen berri gehiago eta hobeto jaso ahal izateko gida da. Irizpidea bakarra izan da: kideetako bat behintzat bailarakoa izatea. Zure berri izan ez badugu, jarri gurekin harremanetan.

Jarraitu Txorierriko musikaz gozatzen: aikor.eus/musikagida